Gure euskaltegia

Esperientzia

Badira ia lau hamarkada Leitzaldeko euskaltegian helduak euskalduntzen ari garela. Urte horietan guztietan, asko eta asko izan dira gure euskaltegian euskalduntzea lortu duten herritarrak.

Metodologia

Gure euskaltegiaren helburua ahalik eta euskal hiztun gehien lortzea da, ahalik eta epe laburrenean. Helburu hori erdiesteko, metodologia komunikatiboa erabiltzen dugu, gure ikasleek egunerokoan maizenik dituzten behar komunikatiboak euskaraz bete ditzaten, bizitzaren alor guztietan euskaraz eroso eta egoki ari daitezen.

Malgutasuna

Gure eskolak ikasleen beharretara egokitzen dira, bai ordutegi aldetik bai eskolak emateko lekuei dagokienez. Taldeak partaide guztien lehentasunen arabera sortzen dira, herria eta ordutegia kontuan hartuz.